XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. Irudia Instrukzio-maila. Lasarte-Oria, 1986n Analfa. / Erdi/Goi / Lehen.H. / Goi maila / Profes. / Ez klasi. / Bigar.H.

Nahiz eta eskualdean egoera ekonomikoa larria ezagutu beken proportzioa benetan bajua da (A ereduan %5a eta D ereduan %11a).

Aita eta amen artean ez da ia ezberdintasunik ikusten ikasketa maila aztertzerakoan.

Graduadu tituloa ama gehiagok dauka aitak baino.

Aiten artean %47-ak du titulo hori eta amen artean, %63-ak D ereduan.

A ereduan %27a eta %58a dira berriz.

Bestalde, D ereduan aiten artean %29-k lanbide heziketako tituloren bat badu.

Gutxi batzuk egin dituzte goi mailako ikasketak, %5a eta %2a aitak eta amak A ereduan eta %7a eta %5a, D ereduan.

Gure ikasleen gurasoek duten heziketa maila oinarrizkoa da.

Institutoa sortu zen arte, 1981an, Lasarte-Orian ez ziren ertainetako ikasketak egiten.

Formazio maila kaskar hori Institutoaren presentziari esker hobetzea espero dugu.

Adin taldekako Lasarte-Oriako (1986ko Errolda datuen arabera) instrukzio maila ikus daiteke 12. irudian.

Bostgarren zutabean, 30tik-40 urteetara, adin altuenetako analfabeto portzentaiak baztertuaz, gure ikaslegoaren aita-amen instrukzio maila Lasarte-Oriako biztanlegoaren islada da.

Ez dago ezer kontrajarririk.